Dagoeneko sortzen ari gara gure erraldoia

Duela hilabete batzuk esan genizun Zizur Zendeako Kontzejuak erraldoien konpartsa bat sortu nahi genuela. Esan dezakegu ilusio hori egia bihurtu dela, eta dagoeneko sortua dela Tartalo Konpartsa. Herri bakoitzean erraldoi bat sortzea, dantzatzen ikastea, festetan ateratzea eta gure kaleak musikaz eta dantzaz animatzea da helburua.

Ikasturte honetan zehar, zenbait haurrek klaseak jaso dituzte dantzatzen ikasteko, eta eta beren erraldoiak erabili dituzte.

Iritsi da benetako erraldoiak sortzeko unea! Asterainen dagoeneko hasi gara gure “erraldoia” sortzen, 2 metrotik gorako emakume baserritar bat, aurrerago izena jarriko dioguna.

Egitura eta burua gure bizilagun Luis Ascuncek egiten ditu (asko eskertzen diogu bere konpromisoa), eta hurrengo pausoa arropa janztea izango da.

Lagunduko diguzu? Joskintzako ezagutzak eta josteko makinak dituzten pertsonak behar ditugu jantziak diseinatu eta sortzeko. Ekainaren hasieran hasiko gara.

Parte hartu nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: concejodeastrain@concejodeastrain.es (maiatzaren 14a baino lehen).

Auzokideen inplikazioa eskatzen dugunean, ez dugu erantzun handirik izaten; horregatik, edozein laguntza eskertuko dugu 😉 Ludoteka irekita egongo da haurrek jolas egin dezaten guk josten dugun bitartean.

Albistea partekatu

Concejo de Astráin / Asteraingo Kontzejua ©

Up