Datorren asteazkenean, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna izango da, eta berdintasunaren aldeko borroka, emakumeen eskubideen aitorpena eta erabilera izango dira hizpide.
Zergatik borroka hori beharrezkoa da?
- Ez garelako seguru sentitzen espazio publikoetan. Gizon batzuen larderia- eta jazarpen-esperientziak bizi ditugu.
- Sexualki eraso egiten digutelako eta gure gorputzen jabe direla uste dutelako.
- Izan ere, erasoak jasan ditugula salatzen dugunean, gure hitza eta gure testigantza zalantzan jartzen da, gu epaituz.
- Hil egiten gaituztelako.
- Etxeko lanak eta zainketakoak, beharrezkoak bizitzaren oinarrizko beharrak asetzeko, gehienbat emakumeok egiten ditugulako.
- Familietan oraindik etxeko lanen bidezko banaketa ez dagoelako.
- Familia gehienetan emakumeok garelako lanaldi murrizketa aukeratzen dutenak, lana eta familia bateratzeko bidezko politikarik ez dagoelako. Eta hau eragin kaltegarria du gure soldata, pentsio, bizi-baldintza eta karrera profesionaletan.
- Ezin dugulako sustapen profesionala baldintza berdinetan eskuratu, gure familiarekin dugun arduragatik eta baliabide publikoen urritasunagatik.
- Beste arrazoi askorengatik…
DESBERDINTASUNAREN, DISKRIMINAZIOAREN ETA EMAKUMEAREN
AURKAKO INDARKERIAREN AMAIERA!
Indartsuak, ausartak, adimendunak,
independenteak, baliotsuak eta gai
GARA
Errespetatuak, askeak eta berdinak izatea merezi dugu
MEREZI DUGU
