Ondare ez-materiala

Ondare ez-materiala

Asteraingo Ondare Ez-materiala sortzeko proiektu bat jarri dugu abian, gure herriaren historiara, kulturara eta ohituretara hurbiltzen gaituzten adinekoen testigantzak biltzeko.

Labrit Patrimonio enpresaren bidez, eta Euskokultur Fundazioa-ren laguntzarekin, bideoz grabatutako elkarrizketak egingo zaizkie aurretik hautatutako pertsonei. Elkarrizketa horien bidez, orduko bizitza nolakoa zen jakingo dugu: ekonomia, lana, ohiturak, jaiak, inguruko herriekiko harremanak eta beste hainbat datu.

Horretarako, elkarrizketetan parte hartu nahi duten 8 pertsona behar ditugu:

  • Komunikatzeko gutxieneko gaitasuna duten adinekoak.
  • Desagertutako lanbideetan aritu diren pertsonak edo bilakaera nabarmena izan dutenak.
  • Gai hauei buruzko ezagutza espezifikoak dituzten pertsonak: erlijioa, ohiturak, errituak, elezaharrak, jaiak, ospakizunak…

 

Interesdunek Kontzejuaren postontzian utz dezakete papera otsailaren 12a baino lehen, edo mezu elektroniko bat bidali helbide honetara: concejodeastrain@concejodeastrain.es.

Gure herriaren kultura eta nortasuna mantendu ahal izateko, ezinbestekoa da ondare ez-materiala babestea eta ondare hori transmititzen jarraitzea.

Albistea partekatu

Concejo de Astráin / Asteraingo Kontzejua ©

Up