Itxaroten geunden eguna iristear dago… INAUTERIAK – Martxoak 2an, larunbata
• 13:00 – “Tartaloren kondaira”, Asteraingo 19 haurrek antzeztuko dute. Iñigo Zigandak eta Elena Arrondok sortu eta zuzendutako proposamena da eta gurasoen lana dauka apaingarriak eta jantziak egiten.
• 15:00 – Bazkaria Rikardo Tabernan. Izena emateko, bota papera Kontzejuaren postontzian otsailaren 25a baino lehen edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: concejodeastrain@concejodeastrain.es
– Menua: entsalada, frijituak, perretxiko-nahaskia, masailak edo ajoarrieroa, postrea, edaria eta kafea: 20€
– Haurrentzako menua: pasta, albondigak eta postrea: 10 €
• 17:30 – Kalejira txaranga, txotxongilo eta mozorroekin.
Etxez-etxe joango gara, afaltzeko elikagaiak eskatuz (txistorra, hirugiharra…)
• 19:30 – Tartalo erretzea zortzikoaren erritmoan.
Otsailaren 18an, igandea, 18:00etan, plazan elkartuko gara Tartalo sortzeko. Balio dezakeen materialik baduzu, ekar dezakezu (zakuak, papera, sokak…)
• 20:00 – Barbakoa
