Inauteriak!

Inauteriak!

Itxaroten geunden eguna iristear dago… INAUTERIAK – Martxoak 2an, larunbata

 

13:00 – “Tartaloren kondaira”, Asteraingo 19 haurrek antzeztuko dute. Iñigo Zigandak eta Elena Arrondok sortu eta zuzendutako proposamena da eta gurasoen lana dauka apaingarriak eta jantziak egiten.

 

15:00 – Bazkaria Rikardo Tabernan. Izena emateko, bota papera Kontzejuaren postontzian otsailaren 25a baino lehen edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: concejodeastrain@concejodeastrain.es

– Menua: entsalada, frijituak, perretxiko-nahaskia, masailak edo ajoarrieroa, postrea, edaria eta kafea: 20€

– Haurrentzako menua: pasta, albondigak eta postrea: 10 €

 

17:30 – Kalejira txaranga, txotxongilo eta mozorroekin.
Etxez-etxe joango gara, afaltzeko elikagaiak eskatuz (txistorra, hirugiharra…)

 

19:30 – Tartalo erretzea zortzikoaren erritmoan.
Otsailaren 18an, igandea, 18:00etan, plazan elkartuko gara Tartalo sortzeko. Balio dezakeen materialik baduzu, ekar dezakezu (zakuak, papera, sokak…)

 

20:00 – Barbakoa

Albistea partekatu

Concejo de Astráin / Asteraingo Kontzejua ©

Up