Badatoz Astraingo jaiak! Irailaren 26tik (osteguna) 29ra (igandea) izango dira.
JAIETAKO BILERA – irailaren 9an (astelehena) 19:00etan Kontzejuan
Horiek ospatzeko antolatu dugun guztia kontatuko dizugu.
Aurten ere jai-batzorde bat sortuko dugu, dena ondo ateratzen laguntzeko. Ezin bazara bilerara etorri baina batzordean izena eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat.
JAIEN INGURUKO BAZKARIETARAKO IZEN-EMATEA – Irailaren 15ean (igandea) 13:30etik 14:30era, Kontzejuan
OSTEGUNA 26 – BAZKARIA – “Paellada”: Urdaiazpikoa eta txorizoa, entsalada mistoa, oilasko eta arrain paella, flana eta kafea (15€)
OSTIRALA 27
BAZKARIA – “Parrillada”
- Helduentzako: entsalada mistoa, iberikoak, hegaluzea parrillan, txerri-saiheskia parrillan eta pasteltxoak (15 €)
- Haurrentzako: iberikoak, urdaiazpiko kroketak, oilaskoa parrillan patatekin eta izozkia (8€)
AFARIA – Txahal-hanburgesa brioche ogian hirugiharrarekin eta gaztarekin + patatak eta edaria (10 €)
LARUNBATA 28
BAZKARIA – Kaldereteak (8€)
AFARIA (25 €)
- Lehenak: upeltegiko taula, zainzuriak, risottoa eta haragiz beteriko piperrak.
- Bigarrenak (ez da aukeratu behar, denentzat egongo da dena): bakailaoa piperradarekin eta txerri-masail iberikoak
- Postrea: goxua
BAZKARI GUZTIETARAKO IZEN-EMATEA KOADRILAKA EGINGO DA
Mahaiak hobeto antolatzeko, izena ematean, zure koadrilaren izena eman beharko duzu, eta egun horietan Kontzejuak koadrilen arabera antolatuko ditu mahaiak.
HAUR JAIOBERRIENTZAKO ZAPIAK
Urtero bezala, txupinazoaren ostean, Astraingo zapi gorria jarriko diegu iazko jaietatik hona jaiotako haurrei. Bidali mezu elektroniko bat parte hartu nahi baduzu.
PALA ETA FRONTENIS TXAPELKETEN FINALAK – Urriak 6, igandea
12:30etik aurrera: frontenis mistoa, gazteen frontenisa eta haurren frontenisa.
18:00etatik aurrera: gizonezkoen frontenisa, emakumezkoen frontenisa eta gizonezkoen pala.
20:30: garaikurren banaketa
LUDOTEKA
Datorren ikasturtearako, irailaren 15a baino lehen, zenbat familiak erabili nahi duten ludoteka jakin behar dugu.
Aurreko ikasturtean parte hartu bazenuen eta:
- Jarraitu nahi duzu: ez duzu ezer egin behar
- Baja eman nahi baduzu: jakinarazi e-postaz edo idatzi mezu bat whatsapp taldeari.
Aurreko ikasturtean parte hartu ez bazenuen eta alta eman nahi baduzu, bidal iezaguzu email bat.
Ludotekaren funtzionamendua hemen kontsulta dezakezu: https://concejodeastrain.es/eu/zerbitzuak/
