Etxebizitzen sustapen berria Astrainen
La Reja kalea, 7 (frontoiko aldapa)
7 etxebizitza, 3 logelakoak, trastelekuarekin.
Interesdunek Nafarroako Gobernuaren Etxebizitza Erroldan eman behar dute izena. Telematikoki inskriba daitezke (ziurtagiri digitalarekin edo CL@VE kodearekin) edo Iruñeko Nasuvinsaren bulegoetara joan (aurretik hitzordua eskatuta).
Garrantzitsua izena emateko:
- Interesdunek etxebizitzak esleitu baino 24 ordu lehenago eman beharko dute izena. Horrek ez du punturik ematen, etxebizitzak esleitu baino 24 ordu lehenago izena emanda zegoen begiratzen da.
- Oso garrantzitsua da inskripzioa ondo betetzea. Zalantzarik izanez gero, hobe da kontsultatzea. Helbide elektroniko honetan argituko dira zalantzak: cens@nasuvinsa.es
- Inskripzioan argi utzi behar da zein etxebizitza mota nahi den eta zein udalerritan. Kasu horretan, hau jarri behar da:
- BOE alokatzea
- 3 logela
- Asterainen
Nolanahi ere, sustapen hau bukatuta dagoenean eta Nafarroako Gobernuak behin betiko kalifikazioa duenean, sustapena espresuki hautatzen ahalko da.
Esleitzeko epeak
Nafarroako Gobernuak hiru hilabetean behin esleitzen ditu etxebizitzak. Martxoaren 1ean, ekainaren 1ean, irailaren 1ean eta abenduaren 1ean. Obra hori 2022ko martxo-apirilerako bukatzea aurreikusi da; beraz, esleipena ekainaren 1ean edo irailaren 1ean egin daiteke.
Egin klik hemen informazio gehiago izateko eta etxebizitza-erroldan izena emateko.
