Emakumearen nazioarteko eguna

Emakumearen nazioarteko eguna

Martxoaren 8a, asteartea, Emakumearen Nazioarteko Eguna da.

Milaka emakume, gizon eta erakunde publikoren ahalegina eta borroka sinbolizatzen dituen eguna da, mundu osoko emakumeen eta nesken aurkako bereizkeria-mota guztiak desagerrarazteko eta eremu publikoan eta pribatuan emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak ezabatzeko.

 

Zergatik da beharrezkoa egun hau?

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzetik urrun dagoela ikusarazi eta kontzientziatu behar delako. Soldaten arteko aldeak, bereizketa bertikala eta horizontala, emakumeek politikan eta gizartean parte hartzeko zailtasunak, emakumeen aurkako indarkeriak, etxeko lanetan eta familia eta lana uztartzean ekitaterik eza…

 

Zure esku dago horrelako zerbait aldatzea?

Emakumeen ezberdintasuna guztioi dagokigun kontua da. Gure seme-alabak, ilobak edo bilobak genero-berdintasunean heztea funtsezkoa da etorkizuneko desberdintasunei aurrea hartzeko. Genero-rolak, jokabide eta ohitura sexistak hautsi behar dira.

Berdintasuna eskubide bat da, eta gure esparru hurbilenetik defendatu behar dugu.

 

Martxoaren 8an, jar ezazu zure ate edo leihoan laster postontzian jasoko duzun kartela, emakumeen aurkako desorekak, diskriminazioa eta indarkeria ezabatzeko beharra ikusarazteko.

Eskerrik asko!

Albistea partekatu

Concejo de Astráin / Asteraingo Kontzejua ©

Up