Azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta, beste urte batzuetan bezala, Astraingo Kontzejuak bat egin du Nafarroako zenbait toki erakundek Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lankidetzan egindako adierazpen bateratuarekin.
Horrela, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gaitzesten ditugu, edozein esparru eta testuingurutan, eta konpromisoa hartzen dugu emakumeek eta neskek indarkeriarik gabeko bizitza izateko duten eskubidea bermatuko duten neurriak bultzatzeko.
