Astraingo Kontzejuak Zizur Zendean duen garrantzia azpimarratu nahi du. Ez da ahaztu behar Astrain Zendeari izena ematera iritsi zela bere kokapen geografikoagatik, garrantzi kulturalengatik eta demografikoagatik.
Arrazoi horiengatik, eta inguruko beste herri batzuen urratsei jarraituz, proposatzen da behin betiko armarria sortzea, Zizur Zendean herri hau identifikatu eta ordezkatuko duena. Orain arte armarri generiko bat erabili dugu, Zendeako armarria, hain zuzen, eta gaur egun frontoiaren paretan dago.
Horretarako, duela hilabete batzuk lehiaketa irekia egin genuen herriko bizilagunentzat. Proposamenak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 31n bukatu zen. Hilabete batzuk geroago ezarritako alarma-egoera zela eta, hautaketa-prozesua atzeratu egin zen. Espero dugu laster berriro ekitea eta herritar guztiek parte hartzea, behin betiko armarria onetsiz, gero Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
