Duela hilabete batzuk, zirkular bat bidali genuen etxe guztietara, espazio publiko garbiak mantentzeko erantzukizuna eta konpromisoa eskatuz. Tamalez, berriro azpimarratu behar dugu.
Frontoian, adibidez, poltsak, paperezko zapiak, latak edo zigarrokinak aurkitu ohi dira. Guztion konpromisoa da garbi edukitzea. Gainera, haurrak ibiltzen diren lekua izanik, gure ingurua garbi eta zainduta edikitzea eredugarri izateko modurik onena da.
Azpimarratu nahi dugu, halaber, leku publikoek (bereziki lorategiek) ez dutela animalien gorotzik izan behar, hala nola txakurrenak edota katuenak.
Zaindu dezagun gure ingurunea!
